viernes, 7 de diciembre de 2007

IKT Haur Hezkuntzan

http://www.slideshare.net/fultxo/tic-infantil-metodologa/

Jo orri honetara eta IKTak Haur Hezkuntzan erabiltzeko baldintzak Power Point batean azalduta aurkituko dituzue.

domingo, 2 de diciembre de 2007

MATEMATIKAK HAUR HEZKUNTZAN




Cuisenaireren erregeletekin lan egiteko bertsio digitala. Matematikak modu erakargarri batean ikasteko modu ikaragarria. Orrialdea oso ondo antolatuta dago, badaude inprimatzeko fitxa batzuk, gida didaktiko bat...Ikusi nahi baduzu klikatu hemen. >http://www.regletasdigitales.com/

lunes, 19 de noviembre de 2007

PIPO




PIPO CD-rom batzuk dira, hauen bitartez umeek jolasten ikas dezakete. Bilduma hau mailakatuta dago eta atalka egituratuta dago. Hauen bidez umeak koloreak, letrak, musika, puzleak, logika ariketak e.a. egin eta lan ditzake. Badago web orri bat on line lan egiteko (www.pipoclub.com), gainera bazkide bazara ariketa gehiagotara joateko aukera daukazu. Benetan gomendagarria.

CONNIE



CONNIE BEHIA oso orri interesgarria da, bereziki txikitxoentzat. Hiru atal ditu, jolasak, ipuinak eta gurasoekin ikasi.

"BITS DE INTELIGENCIA PARA NIÑOS Y NIÑAS DE 3 AÑOS"


Aplikazio honek zenbaki,irudi eta hitzen bidez ikusteko eta entzuteko estimuluak eskeintzen dizkigu. Helburua atentzioa hobetzea, eta umeei irudien, matematiken eta hizkuntzaren baliabideak hobetzea da, bai erdaraz eta ingelezez ere. "Adimenaren Bit-ei" ordenagailuz eta paperean egiteko hainbat ariketa gehitzen dira.
CNICE-tik jaitsi daiteke.

jueves, 15 de noviembre de 2007

Haur Hezkuntzarako IKT baliabidea.



Hau Txikitxoentzako orri oso interesgarria da, bertan letrak, zenbakiak, koloreak eta formak ikas ditzakete. Orriaren helbidea hau da . Erabiltzen erraza eta gainera gastelaniaz gain ingelesez, frantsezez eta alemanieraz dago.

miércoles, 14 de noviembre de 2007

Margoketa eta marrazkigintza




Oraingoan marrazkigintza eta margoketa lantzeko baliabide bat luzatuko dizuet. Ea zuei niri bezain interesgarria iruditzen zaizuen.ArtPad web baliabide bat da non hiru tresna erabili daitezkeen; betiko pintzela hiru tamainetan, margo potea eta testua. Kuadroa nola egin den ikusi daiteke, markoa jarri diezaiokegu eta Web-ean ipini. ttp://artpad.art.com/artpad/painter/